XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoritxarrez, programazio guztia euskera hutsean egiten dauan Bizkaiko bakarra Bizkaia Irratia da.

Bizkaia Irratia sortu zanean 7 edo 8 irrati egozan Bizkaian: Radio Nacional, bere F.M.koa, SER O.M., SER F.M., Radio Juventud, Radio Popular de Bilbao eta bere F.M.koa.

Kopuru hau 4 aldiz bidertu da, herrietako irrati txikiak kontuan izan barik, baina euskera hutsean irratsaio guztiak geuk bakarrik emoten doguz.

Kezkagarria da dialean euskal irratiak Bizkaian daben presentzia.

Ondoko informazio hau ikusi baino ez dago: Uhin Ertainean (O.M.n) 6 irratitik Euskadi Irratia da bakarra.

F.M.n hor agertzen diran 20etatik 3: Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea eta Bizkaia Irratia, eta horreetatik batek, Bizkaia Irratiak bakarrik dau emisio-zentroa Bizkaian.

Entzulego Ikerketak

Estudio General de Medios eta CIESek egindako entzulego inkestak dira ezagunenak hemen.

Estudio General de Medios-ek estatu mailan egiten dau ikerketa eta kate handientzat Radio Nacional, SER, COPE, Onda Cero baliogarria da.

Baina irrati bakoitzarentzat probintzia, eskualde edo herrikoentzat ez dauka baliorik, probintzia bakoitzean inkesta gutxiegi egiten diralako.

CIES Iruñekoa da. Honen estudioak fidagarriagoak dira lurralde bakoitzean inkesta gehiago egiten dituelako.

Baina Bizkaian ez dira batere mesedegarriak euskerearentzat.

Biztanlegoaren dentsitatearen arabera egiten ditu inkestak, euskerea kontuan hartu barik, beraz hemen inkestarik gehienak Bilbo Nagusian egiten ditu, baina Bizkaian euskaldunen dentsitatea ekialdean dago, euskal partean.

Askoz ere inkesta gehiago egin behar leukez errealitatea isladatzeko. Ikerketa honek ez dakartso mesederik euskereari.